228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Aldaketa, Udal hilerriaren erabilera arautzen duen
udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2018ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Hilerriaren erabilera arautzen duen udal ordenantzan.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 51. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 14an, eta Udalaren iragarki-taulan. Alegaziorik aurkeztu ez denez, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onesten da, Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat.

Udal hilerriaren erabilera arautzen duen ordenantzako 23. artikulua aldatu da. Hona hemen:

“23. artikulua. Ez da kontzesio mugagaberik emanen Herriko seme edo alaba kuttunen kasuan izan ezik”.

Uharte Arakilen, 2019ko azaroaren 4an.–Alkate udalburua, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L1913920