228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Alkatetzaren 2019ko azaroaren 13ko Ebazpenaren bidez, bigarren alkateordeari eskuordetzen zaizkio alkatetzaren eskumenak 2019ko azaroaren 23tik abenduaren 8ra (biak barne).

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 44. eta 47. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, eskuordetze hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da, orok jakin dezan.

Tebas-Muru Artederretan, 2019ko azaroaren 13an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1914500