228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

19/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko azaroaren 12an egindako osoko bilkuran, legez ezarritako quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen entitate honetako 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor bakarrean 19. aldaketa egiteko espedientea.

Aipatutako espedientea interesdunen eskura dago, azter dezaten eta aukera izan dezaten bidezko alegazioak aurkezteko, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz 270/1998 Foru Dekretuaren 18.2 eta 33.2 artikuluetan xedatutakoarekin.

Noain Elortzibarren, 2019ko azaroaren 13an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1914546