228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Melidako Udalak, 2019ko azaroaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontua aldatzeko 2/2019 espedientea. Kreditu berezia emanez finantzatuko diren gastuak dira, eta horretarako indarrean dagoen aurrekontutik konprometitu gabe dauden beste partida batzuetako kredituak ezabatuko dira edo bajan eman, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 213. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun balioduneko epean, interesdunek hura aztertu eta bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Interesdun orok aztertzen ahalko du Udalaren bulegoetan aipatu epean, eta egoki jotzen dituen alegazioak jartzen ahalko ditu.

Alegaziorik ez badago, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.

Melidan, 2019ko azaroaren 12an.–Alkatea, María del Valle Coca Pueyo.

Iragarkiaren kodea: L1914464