228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2019ko urriaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak betearaztea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraituz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost eguneko epean, herritarrek eta interesdunek hura aztertu eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Mañerun, 2019ko azaroaren 8an.–Alkate udalburua, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L1914362