228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEKUNBERRI

Bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren karguak hutsik

Lekunberriko Udalak, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatutakoa betez, deialdi publikoa iragarri du, Lekunberriko Bake Epaitegiko bake epailearen eta haren ordezkoaren kargu hutsak betetzeko.

Botere Judizialari buruzko 6/1985 Lege Organikoaren 102. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Zuzenbideko lizentziatu izan gabe, bake epaile izendatzen ahal dira aipatu Lege Organikoaren 301. artikuluan karrera judizialean sartzeko ezarritako baldintzak betetzen dituztenak; orobat, bake epaileen Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoak bete beharko dituzte.

Hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eskaerak aurkezten ahalko dituzte Lekunberriko Udalaren Erregistro Orokorrean (Alde Zaharra karrika, 43). Eskaerei norberaren espedientea gehitu beharko zaio, titulazio akademikoa, esperientzia eta merezimenduak azalduz.

Lekunberrin, 2019ko azaroaren 11n.–Alkatea, Gorka Azpiroz Razquin.

Iragarkiaren kodea: L1914515