228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Gardeko Udalak, 2019ko urriaren 22an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontuan 1/2019 aldaketa egiteko espedientea.

Aldaketa hau berehala betetzekoa izanen da. Hala ere, espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.

Garden, 2019ko urriaren 22an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L1914338