228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Udalbatzako kideen ordainsariak

Gardeko Udalak, 2019ko urriaren 22an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen.

Ikusi da Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan toki entitateko kideen dedikazioari eta konpentsazioei buruz xedatutakoa.

Ikusi da Toki Administrazioko zuzendari nagusiak uztailaren 18an emandako 958/2019 Ebazpena. Ebazpen horren bidez onetsi ziren, hain zuzen, udalek jaso beharreko zenbatekoa emateko eta ordaintzeko baldintzak kontzeptu honengatik: Nafarroako udalentzako konpentsazioa hautetsiei 2019ko ekitaldian emandako ordainsariengatik. 5 zinegotzi dituzten udalen kasuan, 11.789,34 eurokoa da.

Horiek guztiak horrela, bada, Udalbatzak honako hau erabaki du, aho batez:

Lehena.–Ondoko araubide hau ezartzea, ondorioak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera dituela:

–Alkatea: 300 euro, osoko bilkuretara, informazio batzordeetara eta Gardeko Udala partaide den udalez gaindiko organoetara joateagatik, eta gehienez ere 5894,66 euro, bere eginkizunak betetzeak dakartzan gastuengatik.

–Zinegotziak: osoko bilkuretara, informazio batzordeetara eta Gardeko Udala partaide den udalez gaindiko organoetara joateagatik: 150 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 1473,67 euro urtean.

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki-taulan argitaratuko da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Garden, 2019ko urriaren 22an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L1914336