228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Aldaketa, “Lizarrako Garapen Sozioekonomikoa nahiz Udal mailakoa Kudeatzeko Entitatea SAU” udal sozietate
publikoaren estatutuetan

Lizarrako Udalak, 2019ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, aho batez onetsi zuen “Lizarrako Garapen Sozioekonomikoa nahiz Udal mailakoa Kudeatzeko Entitatea SAU” udal sozietate publikoaren estatutuen aldaketa, espedientean adierazitakoarekin bat etorriz, eta, orobat, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 81.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 91. eta 97. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz. Aldaketaren helburua da puntu berri bat sartzea sozietatearen xedeen artean, enplegagarritasuna hobetzeko prestakuntza jarduerak garatu ahal izateko.

Lizarran, 2019ko azaroaren 8an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1914356