228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

2019ko aurrekontuko 11., 12., 13. eta 14. aldaketak.
Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen onestea aurrekontuko 11/2019, 12/2019, 13/2019 eta 14/2019 aldaketak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, aldaketak Idazkaritzan egonen dira ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2019ko azaroaren 4an.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascón Erice.

Iragarkiaren kodea: L1913883