228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Zergen, tasen eta tributu bidezko diru-sarreren karga-tasak eta prezio publikoak, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen dutenak

Arguedasko Udalak, 2019ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten diru-sarreren arauketa, zergen, tasen eta prezio publikoen bidezkoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat (15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen), espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea Udal Idazkaritzan aztertu eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko dira aurreikusitako diru-sarrerak, eta horien testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Arguedasen, 2019ko azaroaren 8an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1914302