228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

4 eta 5/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Arguedasko Udalak, 2019ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 4. eta 5. aldaketak 2019ko aurrekontuan.

Espedientea jendaurrean egonen da Idazkaritzan hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatu beharreko araudia: irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikulua; foru dekretu horren bidez garatu zen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan.

Arguedasen, 2019ko azaroaren 8an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1914301