228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Alkatearen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Arguedasko Udalak, 2019ko urriaren 29an egin osoko bilkuran, aho batez, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Udaleko alkate Fernando Mendoza Rodriguezek 2019ko azaroaren 1etik aurrera karguari dagozkion eginkizunak dedikazio esklusiboan beteko dituenez, urteko ordainsari gordina karguan jarduteagatik 42.452,24 eurokoa izatea onestea (2019an finkatutako kantitatea, handitu behar dena aurtengo uztailaren 1etik enplegatu publikoei aplikatu zaienari jarraikiz). Ordainsaria hamalau soldatatan jasoko da eta alta emanen zaio Gizarte Segurantzako araubide orokorrean, eta Udalbatzak beren gain hartuko du enpresaren parteko kuotaren ordainketa. Zenbateko gordin horrek Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Aitorpenari dagozkion atxikipenak izanen ditu, bai eta langilearen kontura den Gizarte Segurantzaren kuota ere. Ordainsari hori jasotzea ez da bateragarria izanen beste ordainsari batzuekin, administrazio publikoen eta haien menpeko ente, erakunde eta enpresen aurrekontuen kontura badira, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunei buruzko 53/1984 Legeak dioenaren ildotik. Ordainsaria eguneratuko da Nafarroako Gobernuak bere enplegatu publikoentzat xedatutakoaren arabera.

Bigarrena.–Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluari jarraikiz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Arguedasko Herriko Etxeko iragarki-taulan argitaratzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau Kontu-hartzailetzari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Laugarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.”

Arguedasen, 2019ko azaroaren 8an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1914300