228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Pastizal del Monteko eta Robledaleko larreen aprobetxamendua adjudikatzea, herritarren arteko adjudikazio bidez

Oibarko Udalak, 2019ko urriaren 22an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera ematea Pastizal del Monteko eta Robledaleko larreen aprobetxamendua adjudikatzeko espedienteari. Larreak hesiturik daude eta azienda larriak bazkatzeko dira, eta Oibarko Udalarenak dira.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gainean urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 99. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea irekitzen da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa duen pertsona orok, baldin eta Herri-lurretako larreak arautzen dituen ordenantzaren (2006ko 74. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 21ekoa) 2. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen baditu, dagokion eskaera aurkezteko eta agiri bidez frogatzeko baldintza horiek betetzen dituela.

Oibarren, 2019ko azaroaren 4an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L1914304