228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABLITAS

9. poligonoko 825. herrilurzatiaren okupazioa.
Hasierako onespena

Ablitasko Udalak, 2019ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea 123.800 metro koadroren okupazioa 9. poligonoko 825. herri-lurzatian, Caleras de Liskar SL enpresak igeltsu harrobia ustia dezan.

2.–Lursail horien okupazioa arautuko duen baldintza-agiria onestea.

3.–Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluaren eta 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluaren edukiekin bat etorriz, iragarkia jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, herritarrek edo interesdunek egokitzat jotzen dituzten alegazioak edo oharrak jar ditzaten.

Jendaurreko aldia iraganik, espediente osoa igorriko da Nafarroako Gobernuko Herri-lurren Atalera, behin betiko onespena eman diezaion.

Ablitasen, 2019ko azaroaren 9an.–Alkatea, Carmelo Arriazu Serrano.

Iragarkiaren kodea: L1914339