228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Gora jotzeko errekurtsoa, Zuzenbideko lizentziadunen deialdiaren aurka. Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzea

María del Mar de Castro Goñik 19-02127 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian, Tuterako Udaleko Alkatetzak Zuzenbideko lizentziadun lanpostu bat lehiaketa-oposizio bidez betetzeko deialdiari buruz 2019ko abuztuaren 21ean eman zuen ebazpenaren aurka. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea Nafarroako toki entitateen egintza eta erabakien inpugnazioari dagokion arloan garatzen duen Erregelamendua onesteko urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan xedatuari jarraikiz, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion bertsioan, Erregelamenduaren II. kapituluari idazketa berria eman baitzion, espedientean interesa duen orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogilearen nahiei aurka egin nahi izanez gero, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2019ko azaroaren 11n.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1914461