228. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 19a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

23/2019 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Unibertsitateko zuzendari nagusiak emana, onartzen duena Carlos García Ardanazek uko egitea Nafarroarentzat interesa duen doktorego programa bat egiteko doktoratu aurreko laguntza bati, eta, horrenbestez, laguntza Elías Marlin Rodríguezi ematen diona. Martxoaren 12ko 133/2019 Ebazpenaren bidez eman zitzaion laguntza Carlos García Ardanazi, 2018ko deialdian.

Unibertsitateen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du laguntza bat jaso zuen ikerlari baten espedientearen nondik norakoak azaltzeko. Laguntza hori Nafarroarentzat interesa duen doktorego programa bat egiteko eman zitzaion Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 133/2019 Ebazpenaren bidez, 2018ko deialdian. Txostenean adierazten du ezen, deialdiaren 14. oinarrian ezarritakoaz baliatuz, prestakuntzan ari zen ikerlariak jakinarazi duela uko egiten diola laguntzari, Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitateen Ministerioak beste bat eman diolako, berdin-berdina. Txostenak dio, halaber, ikerlari horrek uko egin ondoren badela dirua aurrekontuan beste laguntza bat emateko, deialdiaren 9.3 oinarrian ezarritako baldintzetan. Hori guztia dela eta, txostenean proposatzen da laguntzari uko egitea onartzea, likidazio ekonomikoa egitea eta beste laguntza bat ematea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta kontuan harturik Unibertsitateen Zerbitzuak emandako txostena,

EBAZTEN DUT:

1. Onartzea, ondorioak 2019ko irailaren 8tik aurrera izanik, Carlos García Ardanazek uko egitea doktoratu aurreko laguntzari, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren martxoaren 12ko 133/2019 Ebazpenaren bidez jaso zuenari alegia, aplikatu beharreko deialdiaren 14. oinarrian jasotako moduan.

2. Emandako laguntzaren zenbatekoa eta iraupena aldatzea; ezaugarri hauek izanen ditu orain:

IKERLARIA

LAGUNTZAREN IRAUPENA

SOLDATA ETA GIZARTE KOTIZAZIOAK (eurotan)

ADMINISTRAZIO GASTUAK (eurotan)

LAGUNTZAREN BEHIN BETIKO ZENBATEKOA (eurotan)

García Ardanaz, Carlos

5 hilabete eta 8 egun

(2019ko apirilaren 1etik irailaren 8ra)

9.924,10

1.001

10.925,10

3. Nafarroako Unibertsitateari (IFK: R3168001J) eskatzea, laguntza kudeatzearen ardura duen erakunde kolaboratzailea den heinean, 527,90 euro itzultzeko, exekutatu gabeko gastu gerakinen itzulketa gisa, Carlos García Ardanazi emandako laguntzatik, indarreko aurrekontuaren “Laguntzen itzulketen ondoriozko diru-sarrerak” izeneko 411001-41200-3800-000000 partidaren alde. Itzuli beharreko zenbatekoaren kalkulua:

IKERLARIA

LAGUNTZAREN BEHIN BETIKO ZENBATEKOA (eurotan)

ORDAINDUTAKO
ZENBATEKOA (eurotan)

ITZULI BEHARREKO ZENBATEKOA (eurotan)

García Ardanaz, Carlos

10.925,10

11.453

527,90

Itzulketa ebazpenean atxikitako ordainketa-gutuna aurkeztuta egin beharko da, edozein finantza entitatetan, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Epe horretan itzulketa egiten ez bada, premiamendu bidez kobratuko da.

4. Ordaindu gabeko gastu konpromisoak bertan behera uztea, guztira 57.265 euro, 2019., 2020. eta 2021. urteetako partida honen kargurakoak: “Prestakuntzako eta Ikerketa eta Garapeneko (I+G) Planerako laguntzak” izeneko 411001-41210-4800-322302 partida (kontabilitateko espedientea: 40001487). Gastua honela banatzekoa zen:

DESKONPROMETITU BEHARREKO ZENBATEKOA, GUZTIRA (eurotan)

2019ko AURREKONTUA (eurotan)

2020ko AURREKONTUA (eurotan)

2021eko AURREKONTUA (eurotan)

57.265

11.453

22.906

22.906

5. Aurrekontuan diru erabilgarria dagoenez, Nafarroarentzat interesa duen doktorego programa egiteko laguntza bat ematea Elías Marlin Rodríguezi, Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundazioari (FIMA) atxikitako doktoratu aurreko ikerlariari. Laguntzaren ezaugarriak taula honetan daude zehaztuta:

IKERLARIA

IRAUPENA

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA, GUZTIRA (eurotan)

2019 (eurotan)

2020 (eurotan)

2021 (eurotan)

Marlin Rodríguez, Elías

30 hilabete

57.265

11.453

22.906

22.906

6. 57.265 euroko urte anitzeko gastua baimentzea 2019., 2020. eta 2021. urteetako aurrekontuetako gastu-partida honen kargura: 411001-41210-4800-322302 “Prestakuntzako eta Ikerketa eta Garapeneko (I+G) Planerako laguntzak” izenekoa (DDBN kodea: 411780). Gastua honela banatuko da:

GUZTIRA

(eurotan)

2019ko AURREKONTUA (eurotan)

2020ko AURREKONTUA (eurotan)

2021eko AURREKONTUA (eurotan)

57.265

11.453

22.906

22.906

7. Ebazpen hau igortzea Unibertsitateko Zuzendaritza Nagusira, Unibertsitateen Zerbitzura, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Ikerketarako eta Nazioarteratzeko Laguntzen Bulegora, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

8. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Unibertsitatera eta Ikerketa Mediko Aplikaturako Fundaziora.

9. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta www.nafarroa.eus web-orrian argitara dadila agintzea.

11. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko urriaren 30ean.–Unibertsitateko zuzendari nagusia, Ana Burusco Juandeaburre.

Iragarkiaren kodea: F1914394