227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2959E/2019 EBAZPENA, urriaren 31koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 45 urtetik gorako luzaroko langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdiaren gastua baimentzen duena.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 45 urtetik gorako luzaroko langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen deialdiaren gastua eta ondorengo gehikuntza aldatzea, deialdi horretarako kredituari 75.000 euro gehituta.

2. Deialdi horretan baimendutako gastuari 75.000 euro gehitzeko baimena ematea. Diru hori 2019ko gastuen aurrekontuko “Luzaroko langabeak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241206 partidaren kargura ordainduko da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honen aurka, ez baitu administrazio bidea amaitzen, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko urriaren 31n.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1913863