227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
GOBERNU IDAZKARITZA

Bake epaileen izendapena

Erabakiak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salak hartuak 2019ko urriaren 28ko bilkuran, bake epaileak izendatzeari buruzkoak.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era artekoetan xedatutakoari jarraikiz, bai eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan haiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz ere, kargu hutsak betetzeko deialdia egin ondoren, Gobernu Salak erabaki du honako epaitegi hauetako bake epaile titularrak eta ordezkoak izendatzea, guztiak udalek hautatu baitituzte osoko bilkuretan:

Hirugarrena.–Utergako Bake Epaitegia: Guillermo Lizarrondo Martín de Vidales jauna eta María Dolores Salvador Gorriz andrea, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.

Laugarrena.–Beintza-Labaiengo Bake Epaitegia: Esther Echeverria Goñi andrea eta José Mari Echeverria Goñi jauna, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.

Bosgarrena.–Larraungo Bake Epaitegia: Germán Lasate Bildarraz jauna, bake epaile titular.

Seigarrena.–Arakilgo Bake Epaitegia: María Carmen Garro Redín andrea, bake epaile titular.

Zazpigarrena.–Azagrako Bake Epaitegia: Jesús Díaz Lázaro jauna, bake epaile titular.

Zortzigarrena.–Los Arcosko Bake Epaitegia: Olga Lana García-Villoslada andrea, ordezko bake epaile.

Bederatzigarrena.–Alloko Bake Epaitegia: Sergio Díaz Romeo jauna, ordezko bake epaile.

Hamargarrena.–Jaizko Bake Epaitegia: José M. Apesteguía Aizpún jauna eta Beatriz Unzue Oses andrea, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.

Hamaikagarrena.–Artaxoako Bake Epaitegia: Angel María Munárriz Larrea jauna, bake epaile titular.

Hamabigarrena.–Itzaltzuko Bake Epaitegia: Juan Matías Cruchaga Eder jauna, bake epaile titular.

Hamahirugarrena.–Monteagudoko Bake Epaitegia: Consuelo Engracia Morales García, ordezko bake epaile.

Hamalaugarrena.–Cadreitako Bake Epaitegia: Pilar Azcona Sainz andrea, ordezko bake epaile.

Hamabosgarrena.–Alesbesko Bake Epaitegia: Ana Isabel García Lafraya andrea eta Marta Malo Cerdán andrea, bake epaile titular eta ordezko bake epaile, hurrenez hurren.

Izendatzeko erabakien aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2019ko urriaren 28an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1914022