227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
GOBERNU IDAZKARITZA

Galozeko bake epailearen izendapena

Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Gobernu Salaren erabakia, Galozeko Bake Epaitegiko epaile titularra izendatzen duena.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 101. artikulutik 103.era bitartekoetan xedatutakoari eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduan horiekin bat datozenetan xedatutakoari jarraikiz, Justizia Auzitegi Nagusiak 2019ko irailaren 16an emandako ediktuan (2019ko irailaren 24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala) eskaerak aurkezteko ezarritako epea bukaturik, aurkeztutako eskaerak jaso eta horiek aztertu ondoren, Gobernu Salak, eskatzaileek aurkeztu dituzten merezimenduak baloraturik, honako hau erabaki du:

Luis Sarriés Martínez jauna Galozeko Bake Epaitegiko epaile titular izendatzea.

Izendatzeko erabakiaren aurka, Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 12. artikuluan eta horrekin bat datozenetan eta Auzitegietako Gobernu Organoei buruzko 1/2000 Erregelamenduaren 14. artikuluan xedatutakoarekin bat, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari zuzendua, hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezartzen dituen arrazoiengatik eta moduetan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 4an.–Gobernu idazkaria, Francisco Javier Isasi Barbier.

Iragarkiaren kodea: J1914020