227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2958E/2019 EBAZPENA, urriaren 31koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita “Estrategia adimentsuko enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak” izeneko dirulaguntzaren deialdiaren gastua. DDBN identifikazioa: 437603.

Horrenbestez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluan emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Espezializazio adimentsuaren estrategian finkatutako lehentasunezko arlo ekonomikoetako batean aritzen diren enpresek 30 urtetik beherako gazte langabeak kontratatzea sustatzeko dirulaguntzen deialdiaren gastua eta ondorengo gehikuntza aldatzea, deialdi horretarako kredituari 190.000 gehituta.

2. Deialdi horretan baimendutako gastuari 190.000 euro gehitzeko baimena ematea. Diru hori 2019ko gastuen aurrekontuko “Enpresek gazteak kontratatzeko pizgarriak” izeneko 950001 96100 4709 241205 partidaren kargura ordainduko da.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan xedatutako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2019ko urriaren 31n.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1913864