227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TEBAS-MURU ARTEDERRETA

Interesdunen epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako gora jotzeko errekurtsoan, jarduera legeztatzeko dokumentazioa aurkezteko errekerimenduari buruz

Honen bidez epatzen dira Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako gora jotzeko 19-01799 errekurtsoa baiestearen ondorioz eskubideak edota interes legitimoak kaltetzen ahal zaizkien herritarrak edota entitateak. Errekurtsoa jarri zen Alkatetzak 2019ko ekainaren 12an eman ebazpenaren aurka, zeinaren bidez ezetsi zen Alkatetzak 2019ko urtarrilaren 22an eman ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa jarduera legeztatzeko dokumentazioa aurkezteko errekerimenduari buruz.

Ikusirik urriaren 15ean Udal honen erregistroan sartu zela Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako gora jotzeko 19-01799 errekurtsoari buruz, zeina ezarri baitzen Alkatetzak 2019ko ekainaren 12an eman ebazpenaren aurka, azken horren bidez ezetsi baitzen Alkatetzak 2019ko urtarrilaren 22an eman ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 21.1.k) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Pertsona eta entitateak epatzea, baldin eta haien eskubide edo interes legitimoak errekurtsogilearen uzien baiespenak ukituak gelditzen ahal badira, hamar egun balioduneko epean Nafarroako Administrazio Auzitegira ager daitezen, uzi horiei kontra egin nahi badiete.

Bigarrena.–Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea egindako epatze deien jakinarazpen-eginbideak, espedientean sartzeko.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Osoko Bilkurari jakinaraztea egiten den hurrengo osoko bilkura arruntean.

Tebas-Muru Artederretan, 2019ko azaroaren 6an.–Alkatea, Yolanda Obanos Irure.

Iragarkiaren kodea: L1914040