227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Tokiko Gobernu Batzarrari hirigintza alorrean eskuordetutako eskumenak bereganatzea. Urriaren 23ko 15/2019 Dekretua

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluak eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 41. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz, Alkatetzaren eskudantziak beste organo batzuen esku uzteko espedienteari dagokionez;

Ikusirik uztailaren 1eko 1/2019 Dekretua, non Alkatetzaren eskumenak eskuordetzen baitzaizkio Tokiko Gobernu Batzarrari hirigintzako udal lizentziak ematearen alorrean.

Eskuordetze horretatik aldi bat iraganik eta Hirigintza Alorrak azaldu duelarik komenigarria dela aztertzea eskuordetzeetako batek ez ote duen trabatzen herritarrekiko komunikazioan eta lan teknikoan bilatu nahi den arintasuna eta eraginkortasuna.

Egoera aztertu ondoren, egokia da eskuordetzaren ebazpena zehaztea, baita haren eskumenetako batzuk bereganatzea ere. Horregatik,

EBAZTEN DUT:

Lehendabizikoa.–Alkatetzaren 2019ko uztailaren 1eko dekretuaren bidez Tafallako Udaleko Gobernu Batzarraren gain utzitako eskumen hauek bereganatzea:

Honako udal lizentzia hauek ematea, alor horretako legeek Osoko Bilkurari edo Tokiko Gobernu Batzarrari berari ematen ez badiote eskumen hori:

–Obra-lizentziak, salbuetsita erantzukizunpeko aitorpenaren edo aldez aurreko jakinarazpenaren menpeko jarduketak.

a) Merkataritza-jardueran aritzeko lokalak egokitzearekin lotutako obrak egitea, aplikatzekoa den araudi sektorialaren arabera.

b) Garrantzi edo tamaina txikiko obrak, Tafallako udal ordenantzetan zehazten direnak.

c) Itxiturak eta hesiak.

d) Eremu publikotik ikusten ahal diren publizitate kartelak.

e) Obra txikiak.

f) Eraiki aurreko lanak, adibidez zundaketak, prospekzioak, laginak eta saiakuntzak.

–Lur banantzeak egiteko lizentziak.

–Eraispen lizentziak.

–4/2005 Foru Legean zehaztuaren arabera ingurumena babesteko esku-hartzea behar duten jardueren espedienteei buruzko txostena egitea.

–Jarduera lizentziak, 448/2014 Foru Aginduaren 27.2 artikuluan zehaztuaren arabera erantzukizunpeko adierazpena behar duten jarduerak, hau da, foru agindu honen II. eranskinean adierazi direnak eta III. eranskinean adierazi ez direnak, izan ezik.

Bigarrena.–Ebazpen honetako bereganatzeak, ematen den eguneko datatik aitzina izanen ditu ondorioak.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, era berean, Udalaren iragarki-taulan eta web orrian argitaratzea.

Laugarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den hurrengo bilkuran.

Bosgarrena.–Honako hau igortzea Udaleko zerbitzu teknikoetara, Kontu-hartzailetzara, Idazkaritza Nagusira eta Aholkularitza Juridikora, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tafallan, 2019ko urriaren 23an.–Alkatea, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1913876