227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JAITZ

2020ko zerga-tasak

2019ko urriaren 22an egindako osoko bilkuran, 2020. urterako zerga-tasak onartu ziren, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluetan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz. Hona hemen:

–Hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,175.

–Landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,175.

–Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga (TMIZ). (Nafarroako Gobernuak zehaztua).

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga (EIOZ): %3.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga (EJZ): Nafarroako Gobernuaren tarifak.

–Gainbalioa (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga):

  • Karga-tasa: balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietarako karga-tasa bakarra: %25.
  • Koefizienteak 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak dira.

Horrenbestez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 132. artikuluan eta hurrengoetan xedatuarekin bat, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, eta ondoko errekurtsoak aurkezten ahalko dira erabakiaren kontra:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Aldez aurretik eta aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, honako hau argitaratzen denetik hasita.

Jaitzen, 2019ko urriaren 22an.–Alkatea, Francisco Javier Eraso Azqueta.

Iragarkiaren kodea: L1914043