227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2019ko aurrekontuko 21. eta 22. aldaketak. Behin betiko onespena

Ribaforadako Udalak, 2019ko irailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 21/2019 eta 22/2019 aldaketak, kreditu-gehigarriei buruzkoak, Ribaforadako Udalaren 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Hasierako onespena 2019ko 204. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 15ean, argitara eman ondotik, jendaurreko epean haien aurkako erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsirik gelditu dira aurrekontuko aldaketa horiek. Hona hemen haien laburpena, kapituluka:

21/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria: “Gradua eta Gizarte Segurantza”

GASTUA:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 42.956,15 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 42.956,15 euro.

22/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

“Geserlocal-en kudeaketa, berankortasunari aurre egiteko” kreditu-gehigarria

GASTUA:

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 10.000,00 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 10.000,00 euro.

Ribaforadan, 2019ko azaroaren 7an.–Alkatea, Tirso Calvo Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1914133