227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Aldaketa, industria-lursailen salmentarako baldintza orokorren agirian. Jendaurrean jartzea

Azkoiengo Udalak, 2019ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen industria-lursailen salmentarako baldintza orokorren agiria aldatzea.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legearen 49. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Epe hori igarota, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu, baldintza-agiria behin betiko onetsitzat joko da eta osorik argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2019ko azaroaren 6an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1914058