227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

2933E/2019 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 8ko 41E/2019 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, dirulaguntzen deialdia onetsi zen 2019-2020-2021ean langabeei zuzendutako Lantegi eskoletako programak eta Prestakuntzako eta enpleguko programa integratuak gauzatzeko.

Deialdi horren entitate onuradunek dirulaguntzaren xede den jarduera partez edo osorik hirugarrenekin azpikontratatu ahal izan dezaten, 4. atala gehitzen da Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 8ko 41E/2019 Ebazpenaren 7. oinarrian. Ebazpena 2019ko 56. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 22koan, argitaratu zen, eta, ebazpen horren bidez, dirulaguntzen deialdia onetsi zen 2019-2020-2021ean langabeei zuzendutako Lantegi eskoletako programak eta Prestakuntzako eta enpleguko programa integratuak gauzatzeko.

Abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 12. artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBAZTEN DUT:

1. 2019-2020-2021ean langabeei zuzendutako Lantegi eskoletako programak eta Prestakuntzako eta enpleguko programa integratuak gauzatzeko dirulaguntzen deialdiaren 7. oinarriari 4. atala gehitzea, testu hau izanen duena:

“Entitate horiek dirulaguntzaren xede den jardueraren zenbatekoaren 100eko 60rainoko portzentajea azpikontratatzen ahalko dute”.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122.1 artikuluari eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.3 artikuluari jarraikiz.

Iruñean, 2019ko urriaren 30ean.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1913861