227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Jarduera-lizentzia. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta hura garatzeko abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamenduan xedatua betetzeko, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduera-lizentzia eman dela:

Espedientea: 991/2019. Alkatetzaren dekretua: 2019-0846. Lizentzia eman den eguna: 2019-11-06. Sustatzailea: Plásticos Hiricas SL. Jarduera: plastikozko beste produktu batzuk egitea. Tokia: Azkoiengo 1. poligonoko 582. lurzatia.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Azkoienen, 2019ko azaroaren 6an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1914045