227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Deialdia, okupatu aurreko aktak sinatzeko, Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia Plan Partzialeko UE-C exekuzio unitatearen desjabetze-espedientean

Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren kudeatzaileak, 2019ko urriaren 30ean, honako ebazpen hau eman zuen:

RGU 30-OCT-19 (1/US).

“Ikusirik Iruñeko Udalaren osoko bilkurak 2018ko uztailaren 3an hartutako erabakia, “Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia Plan Partzialeko UE-C exekuzio unitatea” desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrenda onesten zuena. Ikusirik Nafarroako Gobernuak 2018ko irailaren 26an hartutako erabakia, okupazioa presakoa deklaratzen duena, eta desjabetze-espedientearen (8/CV) ondoriozko akten sinadura eskuordetzea, 2019ko urriaren 3ko osoko bilkuran erabaki baitzen.

EBAZTEN DUT:

1. Dei egitea jabeei, Jabetza Erregistroaren arabera, eta desjabetzeak ukitutako ondasun eta eskubideen behin betiko zerrendan agertzen diren eskubideen titularrei, ondoren aipatzen diren leku, egun eta orduetan ager daitezen, dagozkien okupazioaren aurretiazko aktak egiteko:

2019ko azaroaren 25ean, Iruñeko Udalaren Hirigintza Gerentziako bulegoetan (Armadaren etorbidea, 2, 6. solairua):

11:30ean, Heliodoro Gainza Asiain eta Urbana Maquirriain, Jabeen zerrendako 1. zenbakikoak (katastroko 7. poligonoko 960. finkako 1, 2 eta 3. hiri unitateak).

11:45ean, Victorino Yoldi Saenz, jabeen zerrendako 2.a (katastroko 7. poligonoko 960. finkako 9. hiri unitatea).

12:30etan, Global Pantelaria SA merkataritza sozietatea, jabeen zerrendako 4.a (katastroko 7. poligonoko 960. finkako 13. hiri unitatea).

2. Ekitaldira agertu beharko dute desjabetu behar diren ondasun eta eskubideen titularrek, beraiek edo ordezkariak bidalita, betiere, NANa aldean dutela eta dituzten jabetza edo eskubideen tituluekin batera. Notarioa edo peritua ere eraman dezakete, baina haien kargura.

3. Jabe eta eskubideen titular guztiei banakako zitazioa egitea, eta zitazio hori Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Udaleko ediktuen taulan argitaratzea, zitazio gisa balioko baitu egoitza ezezaguna duten jabeentzat.

4. Ebazpen hau Fiskaltzari eta espedientean jasota dauden interesdun guztiei jakinaraztea.

5. Interesdunei adieraztea espedientea eskuragarri izanen dutela udaletxean, Hirigintza Gerentziaren bulegoetan (Armada etorbidea, 2, 6. solairua, Iruñea).”

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko urriaren 31n–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1914489