227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2019ko 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

Oteitzako Udalak, 2019ko otsailaren 19ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2019ko gastuen aurrekontuko kreditu berezien espedienteak. Hona hemen:

3/2019 aurrekontu-aldaketa: Kreditu bereziaren espedientea basolanak egiteko makineria erosteko, 2.097,79 eurokoa, 169,62300 “Makineria eta lanabesak erostea” gastuen partidan. Zenbateko hori 87000 “Baliabide atxikietako diruzaintzako gerakina” diru-sarreretako partidaren bidez finantzatuko da.

4/2019 aurrekontu-aldaketa: Kreditu bereziaren espedientea abeltzaintzako toki azpiegiturak hobetzeko obretarako, 40.050,44 eurokoa, 4121,69200 “Abeltzaintzako toki azpiegiturak eraberritzea” gastuen partidan. Finantzatuko da 7508001 “Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza, abeltzaintzako azpiegiturak hobetzeko” diru-sarreretako partidarekin (19.970,60 euro) eta 87100 “Baliabide atxikietako diruzaintzako gerakina” diru-sarreretako partidarekin (20.079,84 euro).

Hasierako onespenaren iragarkia 2019ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 11n. Jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, espedientea behin betiko onetsita gelditu da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluari jarraikiz (“Aurrekontu-aldaketak onestea eta indarra hartzea”), foru dekretu horretako 18. artikulura igortzen baitu.

Oteitzan, 2019ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Rubén Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L1913967