227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAIBAR

Xehetasun-azterketa, Otsakaingo UB-5 unitateko 5. poligonoko
23. lurzatian. Hasierako onespena

Olaibarko Udalak, 2019ko urriaren 21ean egin bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Otsakaingo UB-5 unitateko 5. poligonoko 23. lurzatirako xehetasun-azterketa, Alfredo Roldan Asurmendik eta María Jesús Carreterok sustatuta. Ikusi da Udaleko aholkulari teknikoak aldeko txostena eman zuela 2019ko urriaren 20an.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluak, lege beraren 74., 152. eta 152. artikuluei dagokienez, xedatua bete beharrez.

Olaibarren, 2019ko azaroaren 6an.–Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L1914355