227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

Tasa, prezio publiko eta udal zergei dagozkien karga-tasak 2020rako

Odietako Udalak, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkura berezian, besteak beste, honako hau erabaki zuen, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren erabateko gehiengoa zuela:

Zergak:

–Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,21.

–Eraikuntzak, instalazioak eta obrak: %4,00.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

  • Zerga-oinarria: Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak onetsi dira.
  • Karga-tasa: %16.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: %1,1eko indizea onetsi da.

–Etxebizitza hutsen gaineko zerga:

  • Karga-tasa, lehen urterako: %0,10.
  • Karga-tasa, bigarren urterako: %0,50.
  • Karga tasa, hirugarren urterako eta hurrengoetarako: %1.

Hirigintzako eta jarduera sailkatuetako espedienteak tramitatzeari dagokionez, interesdunek berek ordaindu beharko dituzte txostenak egiteak, iragarkiak argitaratzeak eta abarrek eragindako gastuak.

Orobat, partikularrek eskatuta abiarazten diren katastroko aldaketen tramitazioan, kasuan kasuko interesdunek ordaindu beharko dituzte planoak eta legez mota horretako izapideetarako eskatzen diren gainerako agiri guztiak egiteak dakartzan gastuak.

Aldaketa honek 2020ko zergaldian izanen du indarra, baina indarra izaten jarraituko du ondoko zergaldietan ere, Udalak ez badu beste aldaketarik egiten. Hala izanez gero, adierazitako tarifak KPIaren arabera igoko dira.

Aipatu espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, herritar eta interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Erripan (Odieta), 2019ko urriaren 31n.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1914047