227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ODIETA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Odietako Udalak, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa. Espedientea hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, hala ezartzen baitu bere 235. artikuluan Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak, bai eta harekin bat heldu diren arauek ere.

Erripan (Odieta), 2019ko urriaren 31n.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1914046