227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Zuluetako 1. eremuko U.E. 1.2 exekuzio unitatearen borondatezko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2019ko urriaren 28ko ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

1. Hasiera batez onestea Zuluetako 1. eremuko U.E. 1.2 exekuzio unitatearen borondatezko birzatiketa proiektua, Celia Iribarren Martínek eta Jesús Iribarren Martínek sustatua.

2. Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152., 74. eta horiekin bat heldu diren artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

3. Monetarizazioa ordaintzea eraginkortasunerako baldintza bat da. Beraz, behin betiko onespena, bere ondorio guztiekin, ezin da indarreko izan hura ordaindu arte. Horrenbestez, ezin da eman birzatiketa proiektuaren behin betiko onespenaren administrazio ziurtagiria, zeina baita gaikuntza ematen duen titulua, hori Jabetza Erregistroan inskribatzeko.

4. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Noain Elortzibarren, 2019ko urriaren 28an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1914011