227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

Hiri-jarduketarako plan berezia, ZO-2.11 eremuan.
Hasierako onespena

Mendabiako Udalak, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea udalak berak sustatutako eta udal arkitektoak idatzitako hiri-jarduketarako plan berezia. Planaren helburua da ZO-2.11 eremu antolatuan gehienez eraiki daitezkeen solairuen kopurua aldatzea. Hortaz, PB+2 izatera igaroko da.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Halaber, iragarkia Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan eta udalaren egoitza elektronikoan ere argitaratuko da.

Mendabian, 2019ko azaroaren 5ean.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1913969