227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Interesdunen epatzea, lurraren gaineko kontribuzioaren
likidazioari buruzko gora jotzeko errekurtsoan

José Miguel Barbarin Martínez de Morentinek 19-02169 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen, Los Arcosko Udaleko Alkatetzak eman 150/2019 Dekretuaren kontra; haren bidez, lurraren gaineko kontribuzioaren 2019ko likidazioaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zen. Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian, Udalak erabaki du aipatutako espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, eta balizko interesdunak epatzen ditu auzitegi horretan agertu ahal izan daitezen hamar egun balioduneko epean uzi horiei kontra egin nahi badiete.

Los Arcosen, 2019ko azaroaren 4an.–Alkatea, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1914039