227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

Jendaurreko informazioa. Lesakako herri ondasunak berreskuratzeko transakzio hitzarmenaren 5. artikulua
aldatzeko proposamena

Lesakako Udalak, 2019ko urriaren 31n egindako osoko bilkuran, erabaki du hasiera batean onestea Lesakako herri ondasunak berreskuratzeko transakzio hitzarmenaren 5. oinarria aldatzea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 116. artikuluari jarraikiz. Aipatutako oinarriak 457/2019 Foru Dekretuaren bidez onetsiak izan ziren eta 1995ko urriaren 23ko Nafarroako Aldizkari Ofizialeko 131. alean argitaratu ziren.

Aipatutako artikuluaren edukia horrela da:

“Hitzarmen unitatetzat hartuko da partikularretako bakoitzaren notario-eskrituretan, 1994ko urtarrilaren 1a baino lehenagoko datarekin, ageri diren aprobetxamendu guztien batuketa. Horretarako, bateratu eginen dira titular desberdinen eskrituretan ageri diren aprobetxamenduak, baldin eta bizitoki, etxe edo sutondo berean elkarrekin bizi badira”.

Aldaketaren edukia hauxe da:

“Hitzarmen unitatetzat hartuko da partikularretako bakoitzaren notario-eskrituretan, ageri diren aprobetxamendu guztien batuketa. Horretarako, bateratu eginen dira titular desberdinen eskrituretan ageri diren aprobetxamenduak, baldin eta bizitoki, etxe edo sutondo berean elkarrekin bizi badira”.

Aldaketa hau jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea aztertu eta alegazio edo erreklamazioak egin ditzaten; ohartarazten da, epe hori iraganik, ez bada bakarrik ere aurkeztu, aldaketa behin betiko onetsitzat joko dela eta, espedientearen gainerakoarekin batean, Nafarroako Foru Komunitateko organo eskudunen gain utziko dela, onets dezaten.

Jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau argitara ematen denetik aitzina.

Lesakan, 2019ko azaroaren 12an.–Alkatea, Ladis Satrustegui Alzugaray.

Iragarkiaren kodea: L1914523