227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2019ko bigarren seihilekoa

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2019ko 2. seihilekoa ordaintzeko epea 2019ko abenduaren 9an bukatuko da. Epe hori iragaten denean, ordainagiriak Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako errekarguekin.

Uharten, 2019ko urriaren 31n.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1914118