227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Alkatetzaren ordainsariak eta dedikazio araubidea

Uharteko Udalak, 2019ko urriaren 30ean egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. Alkatetzaren karguan erabateko dedikazioan ariko dela ezartzea, ordutegia karguaren beharrizanetara egokituta, eta urtean 28.014,01 euroko ordainsari gordina finkatzea kontzeptu horrengatik gehi Gizarte Segurantzarako kotizazioa dela-eta ordaindu beharreko enpresa kuota.

2. Aurreko puntuan ezarritako ordainsaria hamalau hilabeteko soldata berdinetan ordaintzea.

Uharten, 2019ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotés.

Iragarkiaren kodea: L1914042