227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUSTIÑANA

Tokiko Gobernu Batzarreko kidea eta alkateordea izendatzea

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, alkate udalburuak, 2019ko urriaren 21ean, honako ebazpen hau eman zuen:

Tokiko Gobernu Batzarreko kide izendatzea udal honetako zinegotzi den Cristian Gayarre Morales.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gainean azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, alkate udalburuak, 2019ko azaroaren 4an, honako ebazpen hau eman zuen:

1.–Fustiñanako Udaleko hirugarren alkateorde izendatzea Cristian Gayarre Morales.

Argitara ematen da, Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 46.1 eta 44.2 artikuluetan eta horiekin bat heldu diren arauetan ezarritako ondorioak izan ditzan.

Fustiñanan, 2019ko azaroaren 6an.–Alkate udalburua, Sergio Vitas Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1914059