227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2019ko urriaren 30ean hartua. Honen bidez izendatzen dira “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Taldeko batzarreko ordezko kideak, Nafarroako Foru Komunitatea ordezkatuko dutenak.

Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariak, 2017ko urtarrilaren 30ean, Nafarroako Foru Komunitatea “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Taldeari atxikitzeko hitzarmena sinatu zuen, baita horren estatutuak ere.

Estatutu horien 9.1 artikuluak 18 kideko batzarra ezartzen du. Akitania Berria Eskualdeak, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Nafarroako Foru Komunitateak modu parekidean hautatuko dituzte batzarkide horiek. Lurralde bakoitzak 6 batzarkide titular eta, hala behar denean, 6 ordezko izendatuko ditu.

Nafarroako Gobernuak 2019ko irailaren 18an hartutako Erabakiaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateak batzar horretan dituen kide titularrak izendatu ziren. Halaber, ondokoa zehaztu zen: “Haien ordezkoak geroago izendatuko dira beste erabaki baten bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetako egitura garatzen denean”.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuetako egitura garatu ondoren, bidezkoa da “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Taldeko batzarrean Nafarroako Foru Komunitatea ordezkatuko duten ordezko kideak izendatzea.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak proposatuta,

ERABAKITZEN DU:

1. Ordezko kide hauek izendatzea Nafarroako Foru Komunitatea “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko batzarrean ordezkatzeko:

–Ordezkoa: Berta Miranda Ordobas andrea, Garraioetako zuzendari nagusia.

–Ordezkoa: Izaskun Goñi Razquin andrea, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia.

–Ordezkoa: Joseba Mikel Arregui Pérez jauna, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zuzendari kudeatzailea.

–Ordezkoa: Guzmán Miguel Garmendia Pérez jauna, Eraldaketa Digitaleko zuzendari nagusia.

–Ordezkoa: Pedro María Pellejero Goñi jauna, Europako Ekintzaren, Eskualdeen arteko Lankidetzaren eta Kanpoko Herritarren Zerbitzuko zuzendaria.

2. Erabaki hau interesdunei eta “Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea” Lurralde Lankidetzarako Europako Elkarteko Lehendakaritzari jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko urriaren 30ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1913859