227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETAIU

Bake epaile ordezkoaren kargua hutsik

Etaiuko Udalak, Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 101. artikuluan eta hurrengoetan eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatutakoa betez, deialdi publikoa iragarri du, Etaiuko Bake Epaitegiko bake epaile ordezkoaren kargu hutsa betetzeko.

Botere Judizialari buruzko 6/1985 Lege Organikoaren 102. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Zuzenbideko lizentziatu izan gabe, bake epaile izendatzen ahal dira aipatu Lege Organikoaren 301. artikuluan karrera judizialean sartzeko ezarritako baldintzak betetzen dituztenak; orobat, bake epaileen Erregelamenduaren 13. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoak bete beharko dituzte.

Hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eskaerak aurkezten ahalko dituzte Etaiuko Udalaren Erregistro Orokorrean. Eskaerei norberaren espedientea gehitu beharko zaio, titulazio akademikoa, esperientzia eta merezimenduak azalduz.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Etaiun, 2019ko azaroaren 6an.–Alkatea, Laura Alegría Sos.

Iragarkiaren kodea: L1914049