227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Zubiriko 27. poligonoko
387. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Zubiriko 27. poligonoko 387. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan berezia, behar den bezala eginbidetua espedientean dagoen testuaren arabera onetsi ere. Plana Arga ibaiaren karrikako 39. zenbakiko jabeen erkidegoak sustatu du eta Javier Gortari Solbes arkitektoak idatzi; haren helburua da igogailua instalatzea eta oztopo arkitektonikoak ezabatzea, eta horretarako eremu publikoa okupatu beharko dute.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Esteribarren, 2019ko azaroaren 5ean.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L1914137