227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

9/2019 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2019ko urriaren 31n egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2019rako aurrekontu orokorrean aldaketa egiten duen 9/2019 espedientea, kreditu-gehigarria eta kreditu berezia gaitzeko.

Espediente hau tramitatu eta onetsi behar da aurrekontuen informazio, erreklamazio eta publizitatearen tramite eta baldintza berberei jarraikiz, bat etorriz martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin (foru lege horrek hizpide ditu Nafarroako Toki Ogasunak). Hortaz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten, bat etorriz aipatutako foru legearen 202. artikuluarekin, zeinera igortzen baitu martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluak.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aipatutako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, behin iragan ondoan aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko epea.

Eta hori guztia argitara ematen da, bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.

Esteribarren, 2019ko azaroaren 5ean.–Alkate udalburua, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L1913977