227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Aldaketa, arau Subsidiarioetako hirigintzako araudian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2019ko urriaren 31n egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hirigintzako araudiaren aldaketa xehatua, Ollokiko AR-1eko UE-1 unitateko ordenantzen 6. artikuluari dagokionez. Esteribarko Udal honek sustatu du.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, aitzinetik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo oharrak egin ditzaten.

Esteribarren, 2019ko azaroaren 5ean.–Alkate udalburua, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L1913976