227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Udal Sozietatea azkendu, desegin eta likidatzea

Cintruenigoko Udalak, 2019ko azaroaren 6an egin osoko bilkura arruntean, legez eskatutako gehiengoarekin, erabaki zuen “Sociedad Municipal Cintruénigo de Servicios Municipales SL” sozietateak edo unitateak egiten zituen zerbitzuak ematen jarraitzea, hau da, udal instalazioen garbiketa eta bertako eraikinen etxezaintza, toki entitateak berak zuzenean kudeatuz; “Sociedad Municipal Cintruénigo de Servicios Municipales SL” sozietatea azkendu, desegin eta likidatzea, administrazio espedientean den likidazio kontuaren arabera, eta ondorioak izan ditzan langileen lanpostuak sartzeko tramitatutako plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onesten denetik; eta Cintruenigoko Udala sozietatearen oinordeko izatea, sozietateko langileekiko enplegatzaile harremanean, langileek dituzten egoera eta baldintzetan, ondorioak izan ditzan langileen lanpostuak sartzeko tramitatutako plantilla organikoaren aldaketa behin betiko onesten denetik.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2019ko azaroaren 8an.–Alkatea, Oscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L1914296