227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, 2019ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa 2019ko plantilla organikoan.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek edo bidezko interesa dutenek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Burlatan, 2019ko azaroaren 6an.–Jarduneko alkatea, Ander Carrascon Erice.

Iragarkiaren kodea: L1914017