227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Xehetasun-azterketa, Artikako 21. poligonoko 298. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatetzak 2019ko azaroaren 5ean emandako ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zen Artikako errepideko 30eko xehetasun-azterketa (21. poligonoa, 298. lurzatia). Petroprix Energía SLk sustatu zuen.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b artikuluarekin; aipatutako legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea egonen da Berriobeitiko Udaleko bulegoetan. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, hala badagokio.

Orobat, jakitera ematen da ezen, aplikatuz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 70.2 artikulua (legegintzako foru dekretu horren bidez onesten da Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), eten egiten dela hirigintzako lizentzien ematea eremu horietan non aurreikusitako determinazio berriek ekartzen duten indarreko hirigintzako ordenantzak aldatzea; epea bi urtekoa da.

Berriobeitin, 2019ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1913980