227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

Ordenantza, Administrazio elektronikoa eta Egoitza Elektronikoa sortzea arautzen dituena. Hasierako onespena

Beireko Udalak, 2019ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Administrazio elektronikoa eta Egoitza Elektronikoa sortzea arautzen dituen udal ordenantza berria.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.

Beiren, 2019ko urriaren 11n.–Alkatea, Ainara González Rubio.

Iragarkiaren kodea: L1914037