227. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea

Andosillako Udaleko Alkate udalburuak, azaroaren 5eko 303/2019 Ebazpenaren bidez, onetsi du ekonomia-jardueren gaineko zergaren errolda fiskala 2019ko ekitaldirako.

2019ko azaroaren 20an kobratuko dira helbideratutako ordainagiriak.

Helbideratu gabeko ordainagiriak datorren abenduaren 20a baino lehen ordaindu beharko dira Udal Diruzaintzan edo honako banku entitate hauetako batean:

–Nafarroako Rural Kutxa.

–Caixabank (La Caixa).

Epe hori iragaten bada zorra kitatu gabe, premiamendu-prozedura hasiko da, baita errekargu, interes eta kostuen ordainarazpena ere, berriz gaztigatu gabe.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Andosillan, 2019ko azaroaren 5ean.–Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Itarte.

Iragarkiaren kodea: L1913982